Project Description

Musikan bide desberdinak jorratu ondoren proposamen berri batekin aurkezten zaigu Gorka Rodríguez (Ukan, 2zio, Balas perdidas) abeslaria. Bere izen artistiko berria da Txekoslobako eta orain arte dastatu gabeko bide bat hartzera dator.

Behar duzuna deitutako disko berri honen unibertso musikala estilo urbanoetan oinarritzen da, alaitasun eta goxotasunezko hitzez jantzirik. Abestietan regetoia nagusi bada ere, pop, elektro-latino edo batxata bezalako erritmoak entzun daitezke. Aspaldian estilo hauetan ohikoak ez diren mezuak helarazi nahi ditu Txekoslobakok, eta horretarako errima eta hitz zuzenak darabiltza. Disko osoan zehar hitzek eta mezuek garrantzia badaukate ere, doinuek leku handia hartu dute oraingoan.

Txekoslobakok jai giroari eta dantzari bide irekitzen die erritmo biziz osatutako lan honetan, eta Euskal Herrian pixkanaka hedatzen ari diren proposamen berri, desberdin eta anitzen artean kokatu nahi du bere burua.

IRAUPENA

  • 75 min

HARTZAILEAK

  • Publiko orokorra

FITXA ARTISTIKOA

  • Gorka: Ahotsa
kontratazioa