DANA Enkarterriko lehendabiziko sormen espazioa.
Diziplina anitzeko espazioa da, antzerki, dantza, musika eta beste diziplina artistiko batzuetako ikuskizunen ekoizpena, garapena eta entseguak egiteko prestatua, baita zinemako grabazioak, postprodukzioa, komertzialak eta beste edozein ikus- entzunezko zerbitzu ere.
DANA ez da soilik espazio fisiko bat; Enkarterriko sortzaileak, artistak eta komunitatea lotzen dituen lokarria da. Bazterreko eskualde batean sortua eta, erdigunetik urrun egon arren, aukera eta inspirazioa eskaintzen die bertako eta nazioarteko sortzaileei.
Jarrai gaitzazu dana.sormengunea Instagramean
↓