DANA Enkarterriko lehendabiziko sormen espazioa.

Diziplina anitzeko espazioa da, antzerki, dantza, musika eta beste diziplina artistiko batzuetako ikuskizunen ekoizpena, garapena eta entseguak egiteko prestatua, baita zinemako grabazioak, postprodukzioa, komertzialak eta beste edozein ikus- entzunezko zerbitzu ere.

DANA ez da soilik espazio fisiko bat; Enkarterriko sortzaileak, artistak eta komunitatea lotzen dituen lokarria da. Bazterreko eskualde batean sortua eta, erdigunetik urrun egon arren, aukera eta inspirazioa eskaintzen die bertako eta nazioarteko sortzaileei.

DANART

Deialdi hau euren praktika artistikoa Euskal Herrian garatzen duten eta sormen testuinguru artistiko berriak esploratu eta euren ibilbide artistikoa zabaldu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Gure egonaldiak denbora, espazioa eta laguntza eskaintzen
die artistei.

DANA eszena

Deialdi hau Euskal Herriko sormen teistuinguru berriak esploratu eta beren ibilbidea zabaldu nahi dituen artistiei zuzendutako egoitza artistikoa da.

BEST egoitza artistikoa

BEST sormen-egoitza berritzaile bat da, emakume sortzaileei beren proiektu artistikoak garatzeko baliabideak, espazioa eta ikusgarritasuna eskaintzen dizkiena. Egoitza honen bidez, komunitatea sendotzea eta sormen lana oholtzara eramatea du helburu.

Helbidea

Dana sormen espazioa
Alonsotegi Elkartegia
48810 Alonsotegi
Bizkaia

Jarrai gaitzazu dana.sormengunea Instagramean