Project Description

Antzezlanak 1936ko altxamendu frankistatik abiatutako bidaia bat proposatzen du, memoria kolektiborako ariketa bat: mudantza baten erdian, zoriak nerabe bi eta euren izeba zaharra elkartuko ditu familiaren etxe zaharrean. Kutxaz kutxa, izebaren bizitzarekin lotutako sekretuz betetako altxorrak eta pasadizoak aurkituko dituzte. Nerabeek hasieran ez diote kasu handirik egingo, baina pixkanaka ikusiko dute iraganeko istorio horiek zein bizirik dauden oraindik.

IRAUPENA

  • 55 minutu

HARTZAILEAK

  • Antzerki Familiarra (+7)

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaria: Olatz Gorrotxategi
  • Gidoilaria: Xabi Paya
  • Antzezleak: Miren Gojenola, Irene Hernando eta Gontzal Royuela
  • Jantzitegia: Jokin Ayerregaray
  • Eszenografia: Atx diseinua
  • Irudia: Unai Gaztelumendi
  • Musika originala: Jagoba Ormaetxea eta Maria Rivero
  • Zuzendari laguntzailea: Itxaso Paya
  • Ekoizpen zuzendaria: Gorka Chamorro
  • Ekoizpena: Zelako Kultur Ideiak
KONTRATAZIOA