Project Description

Historian zehar, gehienetan,

anonimo emakumea zen”

Virginia Woolf

Virginia Woolf idazle eta pentsalari britainiarraren esaldiak ederki islatzen du Anonimak ikuskizunaren mamia. Ikus-entzunezko eta musika uztartzen dituen emanaldi honek emakumea erdigunean jartzen du, historian gehienetan ahaztuta edo isilarazita izan diren emakume anonimoen ahotsa berreskuratuz.

Sei emakume musikari oholtza gainean: Balmasedako 6 emakume musikari, haien talentua eta indarra batu dituzte, tanxugueiras, Neomak, Ines Osinaga, Maria Arnal… emakume sortzaileen abestiak bertsionatuz. Aldi berean, sei emakumeren historia ikus-entzunezkoen bidez ekarriko da eszenatokira: Mercedes Sosa, Chavela Vargas, SES (Maria Xosé Silvar), Maurizia Aldeiturriaga…

Anonimak ikuskizunak helburu argia du: historian zehar ahanzturan erori diren emakume anonimoak omentzea, haien ahotsari dagokion protagonismoa eta errekonozimendua emanez. Emanaldi honek, emozioaren eta musikaren bidez, ikusleak hausnarketa sakon batera gonbidatzen ditu.

kontratazioa