Project Description
Miriam Lujua 2024an ETB1-eko Ztandako lehenengo edizioko irabazlea da. Zortzi urterekin pianoa jotzen ikasi zuenetik musikarekiko erlazio estua izan du, gitarra jotzen ikasiz eta bere abesti propioak idatziz. Piano formazioa izateaz gain, kantuko formazio apala ere jaso du: Bilboko koraleko Euskeria gazte koralean, Bilboko Musika Eskolan eta beste kantu irakasleekin.
16 urterekin bere kantak partekatzen hasi zen kontzertu ezberdinak emanez eta Euskal Herriko zein Estatu mailako zenbait kantu-lehiaketetan parte hartzen, hala nola, Bilboko Udalako Harrapazank-en (2016an irabazi zuen), ETB-ko Bagoaz!-eko bigarren edizioan parte hartzen (2018an).
Miriam Lujua-k Jazz, Pop eta Soul estiloak euskaraz eta ingelesez nahasten dituen abeslaria da. 2024ko abenduan LUR, bere lehenengo diska, kaleratu du non zuzeneko bat entzutearen sentsazioak transmititu nahi dituen bere taldekideekin batera. Zuzenekoetan filtrorik gabeko musika instrumentuak eta ahotsak entzungo dira, naturaltasuna lehenengo planoan jarriz.
IRAUPENA:
- 75 minutu
HARTZAILEAK
- Publiko orokorra
FITXA ARTISTIKOA:
- Abeslaria: Miriam Lujua
- Gitarra: Iñigo Villar
- Pianoa: Gastón Gallardo
- Baxua: Aitor Losada
- Bateria: Manuel Sánchez
- Soinu-teknikaria: Nekane Cantero