Project Description

Momak sortu berri den taldea da, baina bere kantu askok ibilbide luzeagoa dute jada. Azken urteotan, abeslariaren ahotsean bizi izan dira bakarlari zein duo formatuan eskainitako kontzertuetan.

Kantu berriak sortzeko prozesuan, gaur egun taldea osatzen duten musikariek proiektuarekin bat egin dute, abestiei freskotasuna, indarra eta distira emanez.

Euskaraz zein gaztelaniaz sortutako kantuetan, sakontasuna eta emozioa dira ardatz nagusiak: melodia goxoek groovea duten erritmoekin bat egiten dute, eta tronpetak nortasun propioa ematen dio taldearen soinuari.

KONTRATAZIOA