Project Description

2002. urtean hasi zen Txiki Stand Up edota Club de la Comedia formatuko umorezko bakarrizketak egiten, baina euskaraz eta euskal nortasunarekin. Urte guzti hauetan emanaldi ugari egin ditu Euskal Herriko hamaika txokotan: gaztetxe, taberna, kultur gune eta herrietako antzokietan, eta hainbat jaialdi esanguratsuetan parte hartu du ere: Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdian, Azpeitiko Antzerki topaketak, Pasaiako Antzerki jaialdia, Iruñeko Umore zikloan… Komunikabideetan bere espazioa izan du ere Txikik. Hala nola, ETB1eko Barre librean, Radio Euskadiko bakarrizketa txapelketan bitan jarraian finalean eta Gaztea irratian kolaboratzaile gisa. 2019 ko Otsailean ere oso birala bihurtu zen irratian egin zuen bakarrizketa bat Euskal Herriko herrien izenenekin.

Guztira bere ibilbidean 800 emanaldi baino gehiago.

2022. urtean Poltsiko Sorkuntza Saria eskuratu du 2023an bakarrizketa berri bat sortzeko.

40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK

IRAUPENA

  • 55 min

HARTZAILEAK

  • 25 urtetik gorakoak

FITXA ARTISTIKOA

  • Aktorea: Ion Martinez Esnaola
kontratazioa