Project Description

Zure adierazpen eta irudimenarekin konekta zaitez
Ainhoa Artetxek gidatutako tailerra

“Ondo” ala “txarto” alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela esatera ausartzen da Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da; baimena ematen al diogu gure buruari? Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; norekin gauden, zer nahi dugun edo zein egoeratan gauden arabera gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Tailer honetan, elkarren artean konektatuz eta plazerra ardatz hartuta, bakoitzak dituen espresio ezberdinak aztertzea izango du helburu atelier honek.

Alde batetik, gorputz adierazpena, kontzentrazioa, instintua eta irudimena lantzeko antzerki ariketa ezberdinak egingo dira.

Bestetik, nortasun sortzailea garatzeko eta inprobisatzeko gaitasuna lantzeko, eszenak sortuko dira, sorkuntza eszenikorako askatasun eremu bat aurkitzeko asmoz.

IRAUPENA

  • 2-3 ordu

HARTZAILEAK

  • 12-30 urte bitarteko gazteentzat
kontratazioa