Project Description

Arrasateko Assata taldeak, kristalezko bola mundua ikusteko ezezik, Euskal Herri osoa funk soinuez bustitzeko erabili dute. Panorama musikalean proposamen fresko eta ausart batekin aurkezten zaizkigu.

Nola egin aurre gaur egungo panoramari? Assatak argi du, dantza eginez!

Zuzenekoetan, gitarra riff boteretsuak, sinteak gora eta behera modulatzen, baxu linea itsaskorrak agerian, disko mundura eroaten gaituzten bateria arinak eta melodia guztiz gogoerrazek ezinezkoa egingo dute gorputza geldi izatea. Letretan ere zorrotzago begiratzen diote gizarteari, kristalezko bolako ispiluak zorroztuago daude baita.

Ezin bada dantzatu ez da gure oasia!

IRAUPENA

  • 55 minutu

HARTZAILEAK

  • Publiko orokorra

FITXA ARTISTIKOA

  • Arkaitz: Ahotsak
  • Jon: Baxua
  • Beñat: Kitarra
  • Jokin: Teklatua
  • Iban: Bateria
kontratazioa