Zelako Kultur Ideiak Kooperatiba Elkarte Txikia gara. Kultura sormenaren bidez sustatzea da gehien maite duguna, euskara eta berdinasuna bidelagun beti ere.

Gure bezeroei zerbitzu integralak eskaintzen dizkiogu, alde batetik, eta, bestetik, geure produktuak ere goitik behera ekoizten ditugu.

Jaioberriak bagara ere, ugari dira esku artean dauzkagunak:

  • NOR DA MAURIZIA? ikuskizun pedagogikoa.
  • EMCKUMEAK antzezlan satirikoa.
  • ETZIGARRIAK Euskararen etorkizunari begira egindako Euskal Herriko gazte gogoeta.
  • BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa.
  • B plana jardunaldiak (Balmaseda).

2022an jaio da Zelako Kultur Ideiak eta hiru kidek osatzen dugu lantaldea:

Itxaso Payá

Algortako Itxaso sortzailea da. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako Campusean. Arte Dramatiko ikasketak ere baditu. Bertsolaria, gidoilaria, aktorea, hezitzailea.. Bertso irakasle aritu izan da hainbat urtez Uribe Kostan eta azken 8 urteak Euskaltzaleen Topagunean eman ditu aisialdi teknikari gisa. Hau dira Itxasok zuzendutako proiektuetako batzuk: Harrapazank, Kameratoia, Euskararen Ginkana.. Azken 15 urteetan zehar Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Aisialdi Batzordeko kidea izan da eta bertso-udalekuetan zein Ahots Baten sormen egonaldian zuzendari, hezitzaile eta komunikazio lanak egin izan ditu.

informazio gehiago

Gorka Chamorro

Ugaoko musikaria da Gorka. Perkusio-jole eta abeslari moduan aritu da zenbait taldetan; 8 disko kaleratu ditu dagoeneko eta beste horrenbestetan kolaboratu. Gazte gaztetatik kontzertuen antolakuntzan aritu izan da, esate baterako, MusikHerria herri disketxearen sorreran parte-hartu zuen. Honetan zuzendaritza lanak ikasi zituen eta baita diskoen ekoizpenaren trebatukuntza ere. 2012an Taupaka Elkartea sortu zuen beste sortzaile batzuekin batera eta bertan lanean egon da ia 10 urtez management lanak egiten eta ekitaldien produkzioa kudeatzen.

informazio gehiago

Maria Rivero

Balmasedakoa da Maria, Bizkaitarra. Musikari gisa bide emankorra izan du. Hamaika diska kaleratu ditu dagoeneko taldean zein bakarkako lanetan eta dagoeneko bere bakarkako hurrengo diska prestatzen ari da. Hainbat urte darama Musikariak Ikastetxetan deitutako proiektuan musikari gisa EuskaL Herriko gaztetxoengan kultur transmisioa sustatzen. Azken bost urteak kultur teknikari gisa eman ditu Euskaltzaleen Topagunean eta zuzendari lanak egin ditu makina bat proiektutan: Udagoieneko Ostera, Musika Elkarrizketak, Ikusi eta Ikasi, Kultur Errota..

informazio gehiago

Hurrengoko ekintzen burutzea da ZELAKO KULTUR IDEIAK kooperatibaren helburu soziala:

  • Kultura, gizarte eta hezkuntza intereseko proiektu eta programak sortzea.
  • Ekitaldi eta programen inguruan erakunde, elkarte eta enpresek egiten dituzten kultur eskaerei erantzun integrala ematea.
  • Eragile ezberdinen koordinazioa ideiak sortzeko, garatzeko eta gauzatzeko, modu integralean eta hasieratik amaierara materializatzeko, eta lortutako eragina egiaztatzeko ebaluazioa.
  • Ekoizpen propioak sortzea: musika, antzerkia, telebista, literatura.
  • Sorkuntza proiektuen kudeaketa eta erreserba.
  • Ikus-entzunezko materialaren salmenta, literatura, merchandisinga, sorkuntza artistikoak.
  • Kultur eta sormen guneen kudeaketa.
  • Euskal ahozko eta kultura ondare orokorra berreskuratzea, zabaltzea eta gizartera hurbiltzea, gazteengan arreta berezia jarriz.
  • Euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntza gutxituen aldeko jarduerak sustatzea.
  • Sormen esparruetan emakumeen presentzia sustatzea.
  • Euskarazko IKT eta ikus-entzunezko sorkuntzaren sustapena eta hedapena.
  • Prestakuntza eskaintza.