Project Description
Beti esan izan da gai nagusi bi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien, maitasuna izan dela protagonista poemetan, kantuetan… Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko gara erakusten ez dela guztiz egia, asko kantatuko zaiola heriotzari, gerrari, hilketei, odolari. Odola beti kantari.
Hori gutxi balitz, sorpresa bat ere badakar ikus-entzunezkoak: orain arte anonimotzat hartu dugun bertso-sorta baten egilea deskubritu dugu… Nor izango ote da? Sinesteko zaila bada ere, gaur egun munduan oso famatua den pertsona baten senidea izan zen, izan ere. Goitik behera harrituko zaitu…
IRAUPENA
- 60 minutu
HARTZAILEAK
- Publiko orokor euskalduna
FITXA ARTISTIKOA
- Unai Elorriaga: Testua
- Josu Aurrekoetxea: Musika