Project Description
ZER DA?
Loa eta Laia euskarazko marrazki bizidunen zuzeneko emanaldia da.
JOSU BERGARA musikariak eta PAUL CABALLERO ilustratzaileak sortutako telesail honek hiru denboraldi ditu eta sekulako arrakasta izaten ari da. Gaur egun, youtuben eta EiTBko plataforma ezberdinen bidez ikusten da. Euskaraz bizi eta musikarekin gozatzeko proiektua da hau.
HELBURUA
Familian gozatzeko esperientzia polita eskaintzea da emanaldi honen helburu nagusia eta 2 – 8 urte bitarteko umeentzat espreski sortua dago.
Euskara, musika eta balio unibertsalak uztartuko ditu; dibertigarria eta inklusiboa.
DINAMIKA
Koreografia sinple eta errepikakorrak, koroak, erritmoak, jokoak…
Esperientziaren parte aktibo izango dira haurrak eta euren familiak.
Loa eta Laiaren zuzeneko ahotsaz gozatu ahal izango dute umeek, beraien jatorrizko abeslarien eskutik: ANE MARTINEZ eta LEIRE APARICIO.
IRAUPENA
50 minutu

















