Project Description
HerrikoFest jaio da, Euskal Herriko landa-eremuetako ondarea, kultura eta berrikuntza uztartzera datorren jaialdia.
Km 0 markaduna, gertukoa, etxekoa, erditu berria, herriarentzat eta herriarekin egina.
Lehenengo edizioa Zeberion ospatu genuen, 2023ko azaroaren 3tik 5era.
ZeberioKm0, elkarrekin kultura erein eta uzta jaso genuen egitarau oparo baten bitartez.
Oso asteburu berezia izan zen. Publiko guztiei zuzendutako kontzertuak, mahainguruak, dantza-emanaldiak, bertso-saioak, erakusketak, artisau azoka, tailerrak, janari dastaketak eta askoz ere gehiago!