Project Description
Itsaso Gutierrez Retolaza musikariak (Jauko Barik, Keike, eta Xarma taldeetan aritua) sortutako proiektua dugu ON. Taldea, 2012ko martxoan jaio zen.
Taldean hainbat musikari aritu dira urteotan: Denis Alberdi (Keike, Brankan), Ibai Suarez, Ekaitz Vegas, Ekhi Vegas, Maitane Villabona eta Iñaki Goikoetxea.
Taldeak pausaldia egin behar izan zuen, amatasunagatik eta bizitzako hainbat gorabehera beharturik.
2025an gogotsu eta indartsu datoz, Iñigo Lurgain baxuan eta Maialen Arana baterian lagun dituelarik.
ON taldeak rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen du.
Itsasoren melodiek jendartean dauden hainbat kezkaren inguruko haserrea adierazten dute, emakumearen begiradatik eta kezketaik abiatuta; hala, euskal rockaren munduan maiz abandonaturik dauden hainbat arlori buruz mintzo dira: bulimia, emakumeok jasandako tratu txarrak, emakumeok euren bizitza besteen zaintzan galtzeko joeraren inguruan, etab.
Emakumeek euskal rock munduan eredu eskasia handia dutela agerian da, eta talde honek hori bera eskaintzen digu. Bere sustraietan badu emakume konpositore, gitarra-elektrikojole, abeslari eta hizki-egilea. Jauko barik taldearen sorreratik, 1998tik, rock munduan aritu dena.