Project Description

Gorka Rodríguez Gomila musikariak 15 urte daramatza oholtzatan eta hainbat musika taldetako kide izan da, esate baterako, 2ZIO rap taldekoa.

Zer da euskarazko musika urbanoa?
Nola bultzatu euskara gazteon artean?
Nola egin euskarazko edukiak erakargarri?
Lortuko al du euskarak hiriguneetan presentzia garatzea?
Eta musika estilo berri eta urbanoetan?

Euskararen ezagutzak gora egin duen arren, nabarmena da erabilerak ez duela horrenbesteko gorakadarik izan. Are gehiago, eremu batzuetan etenaldia izan du, horrek dakarren kezkarekin. Arrazoiak askotarikoak dira, noski, baina badira gako nagusi bi: gazteak eta aisialdia.

Netflix, C. Tangana, Dua Lipa, Tik Tok, Rosalia… gizarte globalizatu honetan, etengabea da atzerritik heltzen zaigun kultur eskaintza. Ikus-entzunezkoetan, musikan, sare sozialetan…

Eta bada, non geratzen da euskara itsaso zabal horretan?

Euskara putzu sakon eta ilun bat bihurtuko ote da berriro ere?

Proposamen hau hausnarketa horretatik dator: behar-beharrezkoa da gazteen hizkuntzan berba egiten duen kultur eskaintza sortzea

HARTZAILEA:

  • 10 urtetik gorako edonork

IRAUPENA:

A Aukera

  • Egun bakarrekoa 3 orduz.
  • Ikasleekin lehen hartu emana izan raparekin.
  • Errimak garatu jolasekin.
  • Erritmoa jarraitzeko jolasak egin.

B Aukera

  • Hiru egunez 2 orduz egun bakoitzeko.
  • Ikasleekin lehen hartu emana izan raparekin.
  • Errimak garatu jolasekin.
  • Erritmoa jarraitzeko jolasak egin.
  • Taldeka koplak idatzi.
  • Banaka grabatu.
  • Taldean kantua sortu.
kontratazioa